Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko saio bat Elgetan jokatuko da

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko api. 9a, 11:28
2019an, Beñat Gaztelumendik irabazi zuenean.

Bigarren sailkapen faseko saioetako bat izango da eta ekainaren 1ean jokatuko da Espaloian. Sarrerak salgai daude honezkero bertsosarrerak.eus atarian.

Pandemiak eraginda urtebeteko atzerapenaz, baina hainbat berezitasunekin dator Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Hilabete eta erdi pasatxo iraungo du, 20 saiotan banatuta. Bi itzuli egongo dira, gainera: lehen itzulian izena eman duten 74 bertsolariak ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; udazkenerako txartela, aldiz, 34 bertsolarik lortuko dute. 

Bigarren itzuliko saioetako bat Elgetan

Hasierako galga 48 bertsolarik pasako dute, eta 26 kanpoan geratuko dira. Bigarren fasean, ostera, txapelketa nagusirako 34 txartel egongo dira jokoan; maiatzaren 25etik ekainaren 2ra bitartean, zortzi plazatan erabakiko dira txartel horiek, tartean,  Elgetan ekainaren 1ean.

Bi faseetako saio guztietarako sarrerak daude salgai bertsosarrerak.eus atarian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak