Haritz Gallastegi: "Ez dut uste lorpen honek Athleticen aparteko loraldirik ekarriko duenik"

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko api. 9a, 11:42

Haritz Gallastegi Euskadi Irratiko esatariak egin zuen Kopako finalaren kontakizuna. Eta Sevillatik bueltan partiduaren nondik norakoak izan ditu hizpide, Harmailatik saioan.

Haritz Gallastegi izan da Harmailatik saioan. Finalean bizi izandakoen berri eman du, eta etorkizunera begira ere jarri da. Athleticek izan dezakeen geroaz ere jardun du elgetarrak. Haren arabera, "futbola dagoen moduan ikusita", lorpen honek ez dio "aparteko loraldirik" ekarriko Athletici. "Lortutakoaz gozatu behar da, belaunaldi gazteek ez dute ikusi Athletic halako titulu bat irabazten eta daukan meritua aitortu behar zaio. Baina, bestelako txapelketetan nekez errepikatu ahal izango du halako bat, futbola dagoen moduan ikusita, behintzat, ez".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak