Elgetako zale zuri-gorriak pozik Sevillatik bueltan

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko api. 10a, 08:16
Intxortako Lehoiak taldeko jarraitzaile talde zuri-gorriak Sevillan.

Egun ahaztezinak izaten ari dira Elgetako Athleticen lagunarteko kideendako. Asko joan dira Sevillara eta goxoa izan da itzulerako bidaia kontuan hartuta Kopa zuri-gorria dela aurten. Bihar gabarraren irteeraren zain daude orain asko.

Asteburu "paregabe" batekin disfrutatu dutela azaldu dute Intxortako Lehoiak lagunartetik. Sevillara antolatutako bidaiaren inguruko balorazioa positiboa da eta "giro ezin hobea" bizi izan dutela azaldu dute.  "Intxortako Lehoiek Sevillara antolatutako bidaia Koparekin etorri da, 40 urte eta gero Athleticek irabazi ondoren. Buelta ez zen oso gogorra izan, lagunarteak jarduera desberdinak prestatuta zituelako, baina batez ere hainbeste esperotako Kopa etxera zetorrelako. Ametsa zen gabarra Bilboko itsasadarrean ikustea eta ostegunean ikusi ahal izango dugu", esan dute.
 

Elgetako kultura etxea ere apaindu zuten kolore zuri-gorriekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak