Liburuaren Egunaren bueltako ekintzak hil amaierara bitartean

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko api. 12a, 13:15
Elgetan egindako hainbat artista-liburu.

Artista-liburuen erakusketa ikusgai dago dagoeneko, eta ipuinen ordu berezia izango da gaur, 17:30ea, liburutegian.

Bi aste barru ospatuko da Liburuaren Nazioarteko Eguna, hilaren 23an, eta Udal Liburutegiak programazio berezia gertatu du. Gaur, barikua, umeendako ipuinen ordu berezia izango da. 17:30ean, HH-2 eta LH-1 arteko haurrendako saioa izango da; eta 18:30ean, LH-2 eta LH-6 artekoendako.

Datorren barikuan, hilak 19, umeek egingo dituzte kontalari lanak. Gu ere kontulari saioa deitu du Udal Liburutegiko Geaxi Ezpeletak, eta zabalik dago izen-ematea. Kontalari lana egin nahi dutenek izena eman behar dute liburutegian.

Liburutegia Plazara 26an

Apirileko azken barikuan izango dira azken ekitaldiak. Hilaren 26an, mahaia jarriko du Ezpeletak plazan, 16:00etatik 18:30era, Liburutegia Plazara ekimenaren baitan. 17:30ean, Istorio baten truk ipuin kontaketa musikatua egingo du Kontukabi taldeak.

Gainerakoan, Hitzez Pitz saioak izango dira martitzenetan eta astrotopaketa hilaren 24an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak