36ko gerrako granada bat aurkitu dute Intxortan; kontrolpean leherrarazi dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko api. 14a, 16:20

Basoan zakurrekin zebilen lagun batek egin du aurkikuntza, eta mendian bat egindako beste lagunekin batera Ertzaintzari pasa diote abisua. 14:00etan aldera leherrarazi dute granada, Ertzaintzako artezilariek, kontrolpean. Astebeteko epean inguruetan agertzen den bigarren granada da.

Ez da lehenengo aldia Elgeta inguruetan antzerako lehergailuak agertzen direla. Intxorta magalean borroka gogorrak izan ziren 36ko gerran, eta nahiz eta 88 urte pasa diren, oraindik ere agertzen dira lehertzeko dauden artefaktuak.

Zakurrekin mendi buelta egiten ari zen lagun batek egin du aurkikuntza, gaur goizean, Intxortan. Inguruan zebilen beste lagun bati aipatu eta Ertzaintzara pasa dute abisua. Artezilari profesionalak bertaratu dira. Egiaztatu dute granada lehertzeko zegoela oraindik, eta bertan eztandaraztea erabaki dute. 14:00ak bueltan entzun da leherketa.

Astebeteko epean agertzen den bigarren granada da; izan ere, apirilaren 6an antzerako beste kasu bat izan zen. Granada bat kasu hartan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak