San Roke kaleko irisgarritasun lanen lehen fasea amaituta

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko api. 25a, 16:00

Itxura berria du Elgetako San Roke kaleak. Ez dira ageri aurreko asteotan bertan izan diren makinak, baldosa-piloak, eta  obretako hesiak. Ipini diren baldosa berriek denboratxo bat beharko dute ondo asentatzeko, baina kalea prest da ohiko erritmora eta joan-etorrietara bueltatzeko.

Atzo bertan lanean ziren oraindik beharginak. Azken lanak egiten aritu ziren. Besteak beste baldosa arteko loturak ixten. Dezente atzeratu den esku-hartzea izan da; izan ere,  aurreikusita zeuden aurreko agintaldian. Zorua berritzeak eta berdintzeak erraztu egingo du irisgarritasuna. Alkateak egiten duen balorazioa positiboa da.

San Roke kaleko beheko aldean egin dira irisgarritasun lanak. Ur zikinak eta euri urak banantzeko lanak Ur Kontsortzioak ordaindu ditu. Baldosa berriak ipintzea izan da Udalaren egitekoa. 43.000 euroko inbertsioa izan da.

San Roke kaleko behealdean egin ditu lanak Udalak. "Eliza aldera arteko zatia egin da. Aztertu egin beharko dugu hurrengo proiektua zein izango den ikusteko zer egin daitekeen San Roke kaleko goiko zatian irisgarritasuna hobetzeko", esan du Ibon Unzetabarrenetxea alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak