Euskadiko Txapelketa Absolutuan eta eskola-krosean izan dira arrasatearrak

Euskadiko Txapelketa Absolutua jokatu zen urtarrilaren 13 eta 14an Anoetako belodromoan, Donostian, eta han izan ziren atleta arrasatearrak ere. Horrez gain, eskola-krosa egin zen domekan Oiangun (Ordizia, Gipuzkoa).

Euskadiko Txapelketa Absolutuko emaitzei dagokionez, honek dira atleta arrasatearren emaitzak.

400 metro modalitatea:

  • Ainara Lopez: 1.02,72 minutuko marka. 
  • Aitor Gallego: 54,69 segundoko marka.

60 metro modalitatea:

  • Ane Del Fresno: 8,09 segundoko marka.
  • Oihan Zulueta: 7,19 segundoko marka.
  • Ander Otero: 7,30 segundoko marka.

200 metroko modalitatea:

  • Ane Del Fresno: 26,86 segundoko marka.
  • Oihan Zulueta. 23,38 segundoko marka.
  • Ander Otero: 24,04 segundoko marka.

Nabarmendu beharrekoa da Ane Del Fresnok Arrasateko errekorra hautsi zuela 60 metroko modalitatean 8,09 segundoko markarekin, 2010etik pasa den asteburura arte 8,16 segundotan baitzegoen.

Oiangun (Ordizia, Gipuzkoa) jokatutako eskola-krosean, berriz, ondorengo emaitzak erdietsi zituzten, urtarrilaren 14an:

Gizonezkoen infantil maila, 3.000 metro modalitatea:

  • Julen Hierro: 24. postua.

Emakumezkoen infantil maila, 3.000 metro modalitatea:

  • Elena Kortabarria: 21. postua.
  • Ainhoa Plaza: 28. postua.
  • Uxue Elkorobarrutia: 51. postua.
  • Leire Luengo: 52. postua.

Emakumezkoen alebin maila, 2.000 metro modalitatea:

  • Nile Agirretxe: 1. postua.
  • Anne Arrieta: 8. postua.
  • Alaitz Berasaluce: 10. postua.

Nile Agirretxeren garaipena nabarmendu behar da, eta baita Oihan Zuluetak bere marka pertsonala hobetu zuela ere: 7,25 segundotatik 7,19 segundotara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak