Arrasateko errekor berria jarri du Ane del Fresnok 100 metrotan

Larunbatean, apirilak 27, Gipuzkoako 16, 18 eta  20 urtez azpiko eta master mailako txapelketak jokatu ziren Anoetako pistetan, eta Arrasate Atletiko Taldeko kirolariek hamar domina eskuratu zituzten. Gainera, Ane del Fresnok, 12:63 marka eginda, Arrasateko errekor berria jarri zuen 100 metrotan.

Eskuratutako hamar dominetatik hiru izan ziren urrezkoak, lau zilarrezkoak eta beste hiru brontzezkoak.

Hona hemen emaitzak:

16 urtez azpikoa

100 metro: Uxue Elkorobarrutia ​15:29

1.000 metro: Markel Rodríguez​ 2:54:35 Laugarrena.

18 urtez azpikoa

100 metro: Lur Lasaga ​14:58

400 metro: Maia Etxebarria​ 59:42 Gipuzkoako txapelduna.

200 metro: Seckou Sissoko​ 23:85 Gipuzkoako txapeldunordea.

800 metro:

  • June Kortazar​ 2:38:13​ Laugarrena.
  • Maddi Barrutia​ 2:43:01 Seigarrena.
  • Lander Lanzos​ 2:08:74
20 urtez azpikoa

100 metro:

  • Ane del Fresno​ 12:63 Gipuzkoako txapelduna eta Arrasateko errekorra.
  • Eider Amurrio ​13:65
  • Danel Ruiz ​11:51 Gipuzkoako txapeldunordea.
  • Andoni Pierrugues​ 12:05 Laugarrena.
  • Unai Iturbe​ 12:72 Seigarrena.

100 metro PLP:

  • Oihan Zulueta ​11:42
  • Ander Otero​ 11:54
  • Iker Menor​ 11:77
  • Aitor Uranga ​11:53

200 metro:

  • Danel Ruiz​ 23:21 Gipuzkoako txapeldunordea.
  • Asier Bueno​ 24:06 Laugarrena.

200 metro PLP: Oihan Zulueta​ 23:40

400 metro: Olatz Martínez​1:04:46 Gipuzkoako txapeldunordea.

Master maila:

400m: Martin Davila ​57:66 Gipuzkoako txapeldunordea.

1.500 metro:

  • Fernando Nogales ​4:30:38 Hirugarrena.
  • Unai García​4:46:10 Bederatzigarrena.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak