Euskararen gurutze-bidean

Orain astebete bukatu dut gustura leitzen Kike Amonarrizen azken saiakera. Eta honekin etorri zaizkit gogora Xalbadorren bertsoak eta nola irauli den gure gizartea lauzpabost belaunalditan, hein handian euskaldun elebakar izatetik euskarak gero eta garrantzi gutxiago duen gizarte batean.

Bizkarrean daroagun zama ez da makala, eta lan handia dago oraindik euskaraz libre bizi gaitezen: gure aurka egiten ari den euskalkiak vs batua gatazka, euskararen prestigio falta hiztun zahar eta berriak erakartzearren, are handiagoa dena hirian non biztanle gehien bizi den, Ipar eta Hegoalde banantzen gaituen muga fisiko eta mentala –hain gertu eta hain urrun!– eta egungo mundu globalizatuan, geroa diren gazteen euskal erreferentziaren gabezia, euskañola eta frantseskuara mihian azaltzen dugun euskara maila eskasa, supremazisten orroak sukaldeko ate joka, hitanoa berreskuratzeko lanak...

Bidegurutzean gaude, aspalditik ere gurutze-bidean; gure esku ere bada gure seme-alabak bide oker honetatik atera daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak