Erithacus rubecula, hori da txantxangorriaren izen zientifikoa. Txori polita, sinpatikoa eta zenbait kulturatan mitikoa. Gure artean Itoizek kantu ahaztezina dedikatu zion.

Erithacus izenak beti gogorarazi dit erizain hitza. Txoria ere halakoa da, batez ere negu partean ikusten baita baso-zelaien zaindari. Eusko Jaurlaritza ere konturatu da honetaz, euskararen zaindari (erizain) ardura eman dionerako. Baina azken ikerketen arabera, gure txoria nahiko baldar omen dabil.

Euskara indartzeko bi bide daude, desberdinak baina osagarriak. Alde batetik, norbanakoak kontzientzia hartu behar du hizkuntzaren biziraupenarengan duen arduraz, eta bestetik, administrazioak politika eraginkorrak bultzatu behar ditu. Horretarako, txantxangorri biek elkarrekin egin behar dute lan, bai aspaldian edonon ikusten dugun "euskararen txantxangorria" borobilak eta baita ere behinola txantxangorriaren logoa izan zuen telebistak, logoa aldatzearekin batera euskararekiko konpromisoa erabat galdu zuenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak