Ander Uriarte: mendiaren menpe

Mireia Bikuña api 29, 09:30 Bergara

HEMEN DEBAGOIENA

Kirolzale amorratu bezala aurkezten du bere burua Ander Uriarte bergararrak. Ez da gutxiagorako, 29 urtean hainbat kirol praktikatu ditu eta; besteak beste, futbola, mendi lasterketak, mendiko txirrindularitza eta mendiko eskia. Hala ere, egun, mendi lasterketetan dabil, batik bat. Maiatzaren 26an Zegama-Aizkorri egingo du, bigarrengoz.