Edukiak
Bigarren irratsaio honetan honako gaiok landu ditugu:
- Izenak: weblog, blog, bitakora.
- Zenbat blog dauden euskaraz.
- Aste honetan zertaz hitz egin den euskal blogosferan.
- Hiru blog aipagarri: Sarean.com, Txioka.net eta Etxebarri.
Nork: Joxe Aranzabal.2007/09/24 07:26:16.863 GMT+2
Etiketak:
8
euskadi_irratia
amarauna
probintzia
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (1)
.... Zerrenda luzea da osatu da aste pare bateko tartean: Joxe Arantzabal tokaio farozaina igandero entzun dezakegu Euskadi Irratiako Erreferentzia: Neu ere esatari! 2007/10/04 00:12:58.951 GMT+2
Erantzunak
Terminologiaz, bai, blog eta weblog gauza bera dira, baina badago edo egon da halako ñabardura lexiko bat bien artean, kolektiboak (weblog) eta pertsonalak (blog) desberdintzen dituena. Nik hala ikusten nuen kontua, behintzat, 2004an idatzitako artikulu honetan.
Nork: Luistxo.2007/09/24 09:02:23.037 GMT+2
http://eibar.org/blogak/luistxo
Eskerrik asko Etxebarri blog apalaren aipamenagatik, portzierto.
Nork: Iban Arantzabal.2007/09/24 09:48:24.924 GMT+2
http://www.arantzabal.com
Luistxo, zure artikuluan adierazten zenuen ñabardura hori izan liteke garai hartako adierazgarri, bi hitzen arteko lehia bizia zenean. Gaur egun, berriz, iruditzen zait blog berba nagusitu dela, eta garai bateko ñabardura horiek desegin egin direla. Ni, behintzat, irakurtzen ari naizen materialean (liburuak eta artikuluak) ez dut horrelako bereizketarik aurkitu. Hala ere, gustura jaso dut zure ekarpena. Mila esker.
Nork: Joxe Aranzabal.2007/09/24 11:54:10.201 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/faroa
Bai... domeka goizak lo iteko izeten direz!
Oso interegarrie elkarrizketa! Zorionak!
Nork: Nahikari.2007/09/24 12:51:51.266 GMT+2
www.goiena.net/blogak/begietatik
Nork: mikel.2007/09/25 11:21:10.026 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/zubia