Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/01/01 09:21:50.858 GMT+1

Urte berri on!!!

Baita ere terrorismoa jasan behar dutenei.
Urteari hasiera emateko euskal blogosferako txoko honetatik nire gaitzespena atzoko atentatuari EITB-ren egoitzaren aurka. Komunikabideak dira garai honetan adierazpen askatasunaren adierazle nagusiak eta haien kontra egindako eraso oro, zein nahi dela komunikabidea, pertsonen iritzi eskubideen aurkako erasoa da. Hori guztiagatik espero dut atzokoa azkenengo aldia izan dadila.
Urte berrirako egitasmo berriak.
Urtea hasi da, gaur urtarrilaren 1 izanda jende askok beraien urte berrirako proposamenak eginda izango ditu. Hona hemen nireak:
a) Proposatu naiz nire buruari ikusten ditudan pelikula guztiak DVD-an hizkuntza originalean izatea. Hori bai, beti ere azpitituluak erdaraz edo euskaraz jarrita bertsio originala ez dakidan hizkuntza batean izaten bada.
b) Unibertsitateari begira matrikulatuta nagoen asignatura guztiak gainditzea. Zaila izango da baina 2008an konturatu nintzen nahi bada proposatu daitekeen guztia lortu daitekeela (hor daude Michael Phelps-en ametsa, nire maratoia eta maratoi erdia, Obamaren We can famatua...).
c) Eta kirolari dagokionez momentuz hasierako urte erdi honetan Arrigorriagako distantzia luzeko duatloia, Zarautzeko distantzia olinpiar bikoitzeko triatloia eta Gasteizeko distantzia olinpiar bikoitzeko triatloia burutzea eta ahalik eta ondoen egitea. Eta ahal bada lesio garrantzitsu gabe igarotzea urte osoa.

Urte berri on guztioi!!!
**BTR**

Nork: piban.2009/01/01 09:21:50.858 GMT+1
Etiketak: komunikabidea atentatua kirolak terrorismoa adierazpenaskatasuna triatloiak araba unibertsitatea eta gasteiz arrigorriaga duatloiak zarautz eitb gipuzkoa bizkaia euskadi | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/12/31 09:11:41.462 GMT+1

12 hilabete, 12 lasterketa XII (amaiera)

Abendua. Gasteizeko XXXI. maratoi erdia.
Oraingoan banuen helburu garai bat. Ordu eta erditik behera jaistea. Iaz atean geratu nintzen (1:30:40), baina aurten harresi hori gainditu behar nuen. Maratoiaren ondoren errekuperazioa ona izan zen baina dudak nituen nola egongo nintzen fisikoki 21 kilometroak irauteko.
Lasterketa oso azkarra izan zen. Nire hirugarren aldia zen proba honetan parte hartzen nuela eta bizi izan nuen giroa hasieratik oso berezia izan zen. Bi mila korrikalari baino gehiago irteeran eta guztiak gogotsu hasiera emateko.
Oso azkar irten ginen guztiok. Nik pentsatzen nuena baino hamabost segundo azkarrago baina fresko nengoen eta erritmoari eutsi nion hasieratik bukaeraraino. Iazko bi aldapak oso erraz gainditu nituen (iaz horiek izan ziren ordu eta erditik behera egiteko izan nituen oztopoak) eta poz-pozik maratoi erdia ordu eta hogeita bost minututan burutzea lortu nuen.
Urte osoan gainean eduki ditudan mamuak joan dira eta orain prest nago erronka gehiagoei aurre egiteko.

Gasteizko XXXI. maratoia. 2008-12-21. 21,097 km.

Postua: 376 Denbora: 1:25:05

Urte berri on guztioi!!!


Nork: piban.2008/12/31 09:11:41.462 GMT+1
Etiketak: araba korrika gasteiz kirolak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/30 10:10:11.074 GMT+1

12 hilabete, 12 lasterketa XI

Azaroa. Donostiako XXXI. maratoia.

Iritsi zen maratoiaren hilabetea. Egun txarrak eta egun onak izan nituen. Baina maratoiaren astea... oso berezia izan zen. Uda igaro ostean denbora guztian data hori itxaroten eta denboraldiko lehenengo fronte txarra eguraldiaren aldetik noiz eta nik gutxien nahi nuen astean. Baina beno banekien lanak ongi nituela eginda eta aurre egin nion baldintza klimatikoei.

Lasterketa eguna ere ez zen izan oso ona korrika egiteko baina nire helburua betetzea lortu nuen: maratoia bukatzea. Oso pozik bukatu nuen, azkeneko kilometroak hegan eginez eta berriro errepikatzeko gogoarekin, hori bai helburua gorago jarriaz (3h 15 min. agian) eta gehiago eta serioago prestatuz.

Baina momentuz egindakoarekin geratuko naiz, 22 urte ditudala bakarrik eta beste maratoi batean pentsatzeko astia izango dudala iruditzen zait.

Zein izango den hurrengo pausua? Momentuz datorren urtean duatloi eta triatloi luzeak egitea (Arrigorriaga, Zarautz eta Gasteiz) azken urtea baita 23 urtez azpikoen kategorian eta momentua aprobetxatu egin behar da.

Donostiako XXXI. maratoia. 2008-11-30. 42,195 km.

Postua: 1384 Denbora: 3:25:12

Nork: piban.2008/12/30 10:10:11.074 GMT+1
Etiketak: korrika donostia maratoia kirolak gipuzkoa euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/29 18:07:55.750 GMT+1

12 hilabete, 12 lasterketa X

Urria. Araia ibarreko III. herri lasterketa. Laudio-Amurrio. 15 km.
Denboraldiko lehen lasterketa. Gosez nengoen eta entrenamenduak gogortzen hasi ziren. Poz-pozik joan nintzen Amurriora, amak lagundu zidan gainera. Baina eguna ez zen lagun izan korrika egiteko, haize asko. Horrek kontrako faktore garrantzitsu bat izan zen lasterketaren ezaugarriari begira, lasterketa osoan zehar, bizpahiru kilometro kenduta, aldaz gora zelako. Beraz ez zen izan erreferentziak hartzeko lasterketa. Pena bat baina ibilbidearen perfilak eta haizearen indarrek ez zuten lasterketa polit bat ikusteko aukerarik eman (mundu guztia korrika beherantz begira, poliki-poliki, jende gutxi ibilbide guztian zehar animatzen...).
Baina ongi amaitu nuen lasterketa. Indartsu, ez zitzaidan oso luzea egin ezta motza ere. Hori izan zen egun hartan atera izan nuen alderdi positibo bakarra.

Nork: piban.2008/12/29 18:07:55.750 GMT+1
Etiketak: laudio araba amurrio kirolak korrika euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/28 18:05:19.109 GMT+1

12 hilabete, 12 lasterketa IX

Iraila. Mendi bizikletak protagonismoa.
Ahaztuko ez dudan beste hilabete bat izan zen. Hasteko uda osoan gogor lan egin eta gero azkenean amaitutzat eman nuen sorosle lanak Aiegin. Beste alde batetik maratoia prestatzen hasi nintzen eta azkenik mendi bizikletari pare bat irteera eman nion.
Lehena Aiegiko jaietan izan zen. Irteera baino gehiago lasterketa zen baina nik turismo bezala hartu nuen. Iraila erdialdean Jurramendira igoera burutu genuen, igoera baino gehiago igoera, jaitsiera eta bira Aiegiko lurretatik izan zen. Guztira berrogei kilometro eta ia hiru ordu bizikleta gainean. Nekatuta amaitu nuen baina pozik lortutakoarekin.
Hurrengo irteera Errioxako Rincon de Soto herrian izan zen. Lehen aldiz antolatzen zutela mendi ibilaldia eta nire partetik zorionik beroenak hango antolatzaileei. Egun ederra egin zigun eta ibilaldia oso polita izan zen. Gainera txirrindularioi oso ongi tratatu ziguten hainbat opari eta bokadilo emanez. Uste dut datorren urtean berriro itzuliko naizela herri honetara ibilaldi honetan parte hartzera.

Nork: piban.2008/12/28 18:05:19.109 GMT+1
Etiketak: errioxa aiegi mendibizikleta kirolak nafarroa rincondesoto euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/27 11:36:08.115 GMT+1

12 hilabetea, 12 lasterketa VIII

Abuztua. Aritzalekuko VI. triatloia.
Abuztua ere beste hilabete berezi bat lanean jarraitzen nuelako. Aurten ez nuen nahi adina entrenatu Aritzalekuko triatloi olinpikoa egiteko baina banekien lasai hartuta bukatuko nuela eta iritsi zen eguna. Igeriketa zen nire puntu gogorrena (iaz bizikleta). hori baliatu nuen aurrean joateko lehen sektorean baina bizikletan jendeak erraz pasatzen zidan baina nik nire lasterketa egitea nuen helburu argi eta garbi, ezin nintzen itsutu oraindik hamar kilometro korrika faltako zitzaizkidalako.
korrika egiteko zatia iritsi zen eta ez zitzaidan ez luzea ez gogorra egin, erritmo lasai bat hartu hasieratik eta bizikletan bezala, itsutu gabe inorekin eta ezerekin aurrera egiten nuen tipi-tapa. Horrela amaieraraino iristea lortu nuen poz-pozik eta hurrengo egunean ez nengoen oso nekatua.
Lasterketa horrekin giroarekin geratzen naiz. Duatloi eta triatloi lasterketak beti bereziak izaten dira, kirolari umilenak parez pare egotea goi mailako kirolariekin ez da egunero suertatzen.
Postua: 74 (5. 23 urtez azpikoetan) Denbora: (23:28 - 1:27:25 - 49:47)

Nork: piban.2008/12/27 11:36:08.115 GMT+1
Etiketak: kirolak nafarroa aritzaleku triatloia euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/26 11:17:55.474 GMT+1

12 hilabetea, 12 lasterketa VII

Uztaila. Getaria-Zarautz XXXVIII. igeriketa zeharkaldia.
Uztaila ere hilabete berezia izan zen niretzako. 2007-2008 unibertsitate ikasturtea amaitutzat eman nuen (hala ere azterketaren bat edo beste izango nuen irailerako) eta lanean hasi nintzen bete-betean Lizarrerian.
Ia urtero bezala ahalik eta gehien disfrutatzea nuen helburu udan eta zer hobeto lasterketa eta lehiaketetan parte hartzea baino. Horregatik beste urte batez Getaria-Zarautz igeriketa zeharkaldian parte hartzea erabaki nuen. Oroitzapen onak ekartzen dizkit zeharkaldi onek, nire igeriketako garaiak gogoratzen dizkit. Gainera Zarautzeko igeriketa zeharkaldia Behobia-Donostiaren parekoa da igeriketari dagokionez.
Lasterketa ona burutu nuen. Pozik amaitu nuen, 50 minutuko harresia gainditzea zen nire helburua eta lortu nuen. 2007an baino minutu eta erdi hobeto aritu nintzen, eta hori lanean nengoela eta ez nuela nahi adina entrenatu.
Beste urte batez gure lurraldean ospatzen den igeriketa zeharkaldirik garrantzitsuena burutzea lortu nuen eta hori aski zen nire helburuak betetzat emateko.
Postua: 202 Denbora: 48:33

Nork: piban.2008/12/26 11:17:55.474 GMT+1
Etiketak: lizarreria getaria igeriketa nafarroa kirolak zarautz igeriketazeharkaldiak gipuzkoa euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/25 11:08:22.420 GMT+1

12 hilabete, 12 lasterketa VI

Ekaina. Lasterketarik ez.

Ekaina hilabete berezia izan zen. Azterketaz gainezka egon nintzen eta nekatuta nengoenez gainera gelditzea erabaki nuen. Pisuzko bi arrazoi horiengatik ez nuen lasterketa batean ere ez parte hartu.

Horregatik aprobetxatu nahi dut hilabete honen narrazioa euskal blogosferako txoko honetatik eguberriak zoriontzeko. Eta urte berria has dezazuela oin onarekin (ahal baldin bada San Silvestrean parte hartzen) eta eduki dezazuela 2009 urte zoragarri bat.

Nire 2009a pasa den urtearen erdiaren ona izaten bada, konforme egongo naiz. Esandakoa beraz, eguberri eta urte berri on!!!!

Nork: piban.2008/12/25 11:08:22.420 GMT+1
Etiketak: eguberrion | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/24 15:26:12.657 GMT+1

12 hilabetea, 12 lasterketa V

Maiatza. Oñatiko VI. herri lasterketa.

Lasterketa oso berezia izan zen niretzat. Goi-mailako atleten artean lehen aldiz korrika egingo nuen aldia izango zen. Gainera herrian izateak ez zidan asko lagundu baina ausartu eta parte hartzera hurbildu nintzen. Nire helburua 40 minututik behera egitea zen, ez nuen lortu hori betetzea. Alde batetik oso urduri egon nintzen lasterketa osoan zehar eta beste alde batetik nire buruari presio asko gehitu nion. Gainera denboraldia luze egin zitzaidan eta nabari nuen deskantsurako garaia nuela baina azken lasterketa hori egitea erabaki nuen.

Argi daukat datorren urtean berriro itzuliko naizela eta espero dudala marka hobeagoa egitea eta paper politago bat betetzea. Zaila egingo zait ahaztea bizitako emozioa egun hartan, zerbait berezia izan zen. Herriko kale nagusien artean zazpi bira egitea ez da egunero egiten eta horrek berezitasun puntu hori gehitu zion.

Denbora: 40:42 Postua: 48

Nork: piban.2008/12/24 15:26:12.657 GMT+1
Etiketak: kirolak korrika gipuzkoa oñati euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/23 10:36:39.146 GMT+1

12 hilabete, 12 lasterketa IV

Apirila. Arrigorriako IX. duatloia eta Lisboako nazioarteko III. Iron Man erdia.

Denboraldiko lehen hilabete garrantzitsuena. Aurretik bi lasterketa luze eta gogorrak. Nire urtebetetze egunean, egun berezi dudarik gabe, Arrigorriagako IX. duatloia eta hilabete bukaeran Portugalera Lisboako Iron Man erdian parte hartzera.

Lehenengo lasterketa borobila izan zen. Egun ona egin zigun korrika egiteko, agian haize larregi bizikletako sektorean. Amaiera oso gogorra izan zen eguraldia lagun izan bagenuen ere. Hiru ordu eta erdi pasako esfortzua izan zen baina lortutakoa merezi izan zuen, Euskadiko distantzia luzeko duatloiean hirugarren postua. Duatloian sartu nintzenetik lehen aldiz igotzen nintzela podium batetara (Oñatin ere lortu nuen bigarren postu bat 2006ean baina ez zuten postu horretarako oroigarririk).

Bigarren lasterketa ere perfektua izan zen eta bizitako esperientzia Portugalen ahaztezina eta oso aberatsa. Udako egun bat izan genuen lasterketa egunean eta luzea izan arren, Arrigorriagan baino hobeto bukatu nuen fisikoki baina urdailean arazoekin amaitu nuen. Hala ere bizitakoa, berriro errepikatzen dut, ahaztezina izan zen.

Duatloia.

14 km. korrika – 52 km. bizikleta – 7 km. korrika

3:33:48 (1:00:15 – 2:00:52 – 32:41).

Postua: 96 (23 urtez azpikoetan: 3).

Triatloia.

1.800 metro igeriketa – 90 km. bizikleta – 21.097 km. korrika

4:39:40 (27:39 – 02:15 – 02:27:53 – 01:51 – 01:40:02)

Postua: 192 (18 eta 24 urte bitarteko kategorian: 9)

Nork: piban.2008/12/23 10:36:39.146 GMT+1
Etiketak: urtearierrepasoa portugal oñati triatloiak lisboa duatloiak kirolak lasterketak bizkaia euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak