Asteazkena, maiatzak 29



16:00

Txondorraren bueltan. Auzolana

San Martin, Oñati | Auzolana

Txondorraren bueltan izeneko proiektuaren barruan, auzolana San Martinen: ikazkin-etxola eta txondorra egin. Umeek helduak lagunduta joan beharko dira. Eskularruak eraman behar dira.

Txondorraren bueltan. Auzolana San Martin

Txondorraren bueltan izeneko proiektuaren barruan, auzolana San Martinen: ikazkin-etxola eta txondorra egin. Umeek helduak lagunduta joan beharko dira. Eskularruak eraman behar dira.


16:30

Panpinen pijama festa

Haurren liburutegia, Oñati | Literatura

Panpinen pijama festa gaur haurren liburutegian. 3 eta 5 urte arteko umeek bere gustuko panpina ekarriko dute liburutegira, hauek gaua bertan pasa dezaten. Gauean festa handia ospatuko da.

Panpinen pijama festa Haurren liburutegia

Panpinen pijama festa gaur haurren liburutegian. 3 eta 5 urte arteko umeek bere gustuko panpina ekarriko dute liburutegira, hauek gaua bertan pasa dezaten. Gauean festa handia ospatuko da.


17:00

'Hizkuntzen kudeaketa eta euskara gure enpresetan' mahai-ingurua

Garaia Parke Teknologikoa, Arrasate | Hitzaldiak

Euskararen biziberritzeak daukan erronka nagusietako bat da lan mundura eta, zehazki, industria eta zerbitzu enpresetara, iristea. Badira, ordea, sektorean helburu horrekin ibilbide oparoa egiten ari diren enpresak. Horietako hiruren esperientzia ezagutzera emateko asmoz egingo dugu “Hizkuntzen kudeaketa eta euskara gure enpresetan: hiru esperientzia” saioan. Hiru enpresa gonbidatu ditugu: ABB Niessen, Elay eta Ikerlan. Nazioarte mailan diharduten arren, euskararen normalizazioan bide oparoa egiten ari direnak, hiruak ere.  Ekitaldiak bi zati izango ditu. Lehenengoan, hiru enpresen esperientziak ezagutuko ditugu banan-banan. Ondoren, solasaldiari egingo diogu tartea Goienak dinamizatuta.

'Hizkuntzen kudeaketa eta euskara gure enpresetan' mahai-ingurua Garaia Parke Teknologikoa

Euskararen biziberritzeak daukan erronka nagusietako bat da lan mundura eta, zehazki, industria eta zerbitzu enpresetara, iristea. Badira, ordea, sektorean helburu horrekin ibilbide oparoa egiten ari diren enpresak.

Horietako hiruren esperientzia ezagutzera emateko asmoz egingo dugu “Hizkuntzen kudeaketa eta euskara gure enpresetan: hiru esperientzia” saioan. Hiru enpresa gonbidatu ditugu: ABB Niessen, Elay eta Ikerlan. Nazioarte mailan diharduten arren, euskararen normalizazioan bide oparoa egiten ari direnak, hiruak ere. 

Ekitaldiak bi zati izango ditu. Lehenengoan, hiru enpresen esperientziak ezagutuko ditugu banan-banan. Ondoren, solasaldiari egingo diogu tartea Goienak dinamizatuta.


17:30

Dantza Astea

Mitarte kalea, Aretxabaleta | Dantza

Dantza Astea: 17:30 Euskal dantzak. Basotxo erretiratuen taldea. Mitarte kalea. 19:00 Performancea: Metamorfosis 2.0. Yeinner Chicas taldea (Zaragoza). Mitarte kalea.

Dantza Astea Mitarte kalea

Dantza Astea:

  • 17:30 Euskal dantzak. Basotxo erretiratuen taldea. Mitarte kalea.
  • 19:00 Performancea: Metamorfosis 2.0. Yeinner Chicas taldea (Zaragoza). Mitarte kalea.

18:30

Errigora, banaketa

Ozkarbi elkartea, Elgeta | Bestelakoak

Errigorako produktuak heldu dira Elgetara. Goibeko Euskaltzaleen Topagunea arduratuko da banaketaz. Banaketa egingo da eguaztenean, hilak 29, 18:30-20:30 artean.

Errigora, banaketa Ozkarbi elkartea

Errigorako produktuak heldu dira Elgetara. Goibeko Euskaltzaleen Topagunea arduratuko da banaketaz. Banaketa egingo da eguaztenean, hilak 29, 18:30-20:30 artean.


18:30

Astrotopaketak: teleskopioa

Elgetako liburutegia, Elgeta | Ikastaroak

Ilatargi elkarteak Elgetako liburutegiarekin elkarlanean antolatuta astrotopaketa berri bat izango da maiatzaren 29an, 18:30ean. Gaia: teleskopioaren erabilera. Berriz eskainiko dute liburutegian maileguan hartzeko dagoen teleskopioa erabili ahal izateko formakuntza. Informazio orokorra eta erabilera jarraibideak emango dituzte. Astrotopaketen informazio kanala: https://t.me/astrotopaketak

Astrotopaketak: teleskopioa Elgetako liburutegia

Ilatargi elkarteak Elgetako liburutegiarekin elkarlanean antolatuta astrotopaketa berri bat izango da maiatzaren 29an, 18:30ean. Gaia: teleskopioaren erabilera. Berriz eskainiko dute liburutegian maileguan hartzeko dagoen teleskopioa erabili ahal izateko formakuntza. Informazio orokorra eta erabilera jarraibideak emango dituzte. Astrotopaketen informazio kanala: https://t.me/astrotopaketak


18:30

Hitzaldia

Aramaioko Kultura etxea, Aramaio | Hitzaldiak

Aramaioko talde feministak Yayo Herreroren ¿De qué hablamos cuando decimos transición ecosocial justa? hitzaldia antolatu du.

Hitzaldia Aramaioko Kultura etxea

Aramaioko talde feministak Yayo Herreroren ¿De qué hablamos cuando decimos transición ecosocial justa? hitzaldia antolatu du.


19:00

Zahartzaroari buruzko hitzaldia

Zinema aretoa, Oñati | Hitzaldiak

'Zahartzaroa Marco Tulio Ciceronen arabera' izeneko hitzaldia egingo du Mari Tere Txopieak gaur, Oñatiko Pertsona Nagusien Mahaiak antolatuta.

Zahartzaroari buruzko hitzaldia Zinema aretoa

'Zahartzaroa Marco Tulio Ciceronen arabera' izeneko hitzaldia egingo du Mari Tere Txopieak gaur, Oñatiko Pertsona Nagusien Mahaiak antolatuta.


19:00

Emakumion Etxia. Parte-hartze prozesuaren ondorioak

Eltziako topagunea., Oñati | Aurkezpena

Emakumion Etxia Eraikitzen parte-hartze prozesuan finkatu dituzte proiektuaren oinarriak, erabilera definitu, barruko banaketa adostu eta kudeaketa eredua, besteak beste, eta ondorio nagusi horien aurkezpena egingo dute gaur herritarren aurrean. Denak daude gonbidatuta, aurkezpen irekia da.

Emakumion Etxia. Parte-hartze prozesuaren ondorioak Eltziako topagunea.

Emakumion Etxia Eraikitzen parte-hartze prozesuan finkatu dituzte proiektuaren oinarriak, erabilera definitu, barruko banaketa adostu eta kudeaketa eredua, besteak beste, eta ondorio nagusi horien aurkezpena egingo dute gaur herritarren aurrean. Denak daude gonbidatuta, aurkezpen irekia da.



18:00
14:00

'Kortsarioen galeria. Baiona' erakusketa

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Maiatzaren 17tik  ekainaren 2ra arte egongo da ikusgai.

'Kortsarioen galeria. Baiona' erakusketa Aroztegi aretoa

Maiatzaren 17tik  ekainaren 2ra arte egongo da ikusgai.



09:00
14:00

Udalekuak, izen-ematea

Elgetako udaletxea, Elgeta | Izenematea

Udalak antolatutako udaleku irekietan izena emateko aukera zabalik da ekainaren 7ra arte. Udalekuak izango dira ekainaren 24tik uztailaren 24ra, astelehenetik barikura 09:00etatik 13:00etara. Umeen adina: HH2tik LH6ra. Informazio gehiago hemen.

Udalekuak, izen-ematea Elgetako udaletxea

Udalak antolatutako udaleku irekietan izena emateko aukera zabalik da ekainaren 7ra arte. Udalekuak izango dira ekainaren 24tik uztailaren 24ra, astelehenetik barikura 09:00etatik 13:00etara. Umeen adina: HH2tik LH6ra. Informazio gehiago hemen.



09:00
23:59

Jaietako kartel lehiaketa

Elgetako zeramika gelan, Elgeta | Bestelakoak

Hilabete barru jaietan izango da Elgeta, eta jai batzordeak antolatutako kartel lehiaketara hamahiru kartel-proposamen heldu dira. Ikusgai daude guztiak zeramika gelan eta zabalik da botoa emateko aukera. Boto gehien jasotzen dituen lanak iragarriko ditu jaiak, eta 100 euroko saria jasoko du egileak.

Jaietako kartel lehiaketa Elgetako zeramika gelan

Hilabete barru jaietan izango da Elgeta, eta jai batzordeak antolatutako kartel lehiaketara hamahiru kartel-proposamen heldu dira. Ikusgai daude guztiak zeramika gelan eta zabalik da botoa emateko aukera. Boto gehien jasotzen dituen lanak iragarriko ditu jaiak, eta 100 euroko saria jasoko du egileak.

Herriak

Egutegia

Ekaina
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Uztaila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Urte osoko agenda ikusi »»