eheko auzoko jaiak egingo dira: Goizean, umeendako zunba, buruhandiak eta globo gerra. Eguerdian, herri bazkaria. Arratsaldean: DJ Tigre, Kike Biguri eta mus txapelketa. 18:00etatik aurrea, rock kontzertuak: DBQ, Hirigalduak, Sin perdon, Maunaren loa, Patxi Loque, DJ Tigre.
Bertako tomate barietateen landare banaketa egingo da, Hazien liburutegia ekimena dela-eta, 11:00etatik 13:00etara. Han izango da Marc Badal ere, edozein zalantza argitzeko prest.
Udalak abenduan abiatu zuen Gorputza da hitza egitasmoa, Gipuzkoako koreografo emakume batzuen eskutik dantza garaikidea zabaltzeko, eta maiatzaren 11n izango da bigarren saioa, 11:00etatik 13:00etara, 16 urtetik gorakoei zuzenduta, Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesgarekin. Izen-ematea: udaletxean, liburutegian edo udala@antzuola.eus.
Mari Zaunka konpainiaren eskutik, Erreka ondoan, bi gezur ikuskizuna; ondoren, solasaldia. Bibe plataforman daude sarrerak salgai.
San Isidro Pilota Txapelketako final erdiak jokatuko dira, benjamin eta alebin mailan, eta infantil eta kadeteetan.
Karena musika taldeak kontzertua emango du Torresoroan; hain justu, Loak irauteko diskoa aurkeztuko du. Tartean daude Irati Gardoki eta Andoni Zabalo antzuolarrak.
San Isidro eguna ospatuko da Antzuolan: 09:00: ganadu, artisau eta salmenta postuen azoka. 12:00: txistulari eta trikitilarien kalejira. 12:30: gaztea eta sagardo dastaketa. 16:30: artzain txakur txapelketa, Ibarreko zelaian. 19:00: San Isidro pilota finalak.
San Isidro Pilota Txapelketako finala jokatuko da, benjamin eta alebin mailan, eta infantil eta kadeteetan. Ondoren, pilota erakustaldia izango da: Nagore eta Leire Galeano, Olatz Insausti eta Irati Betegiren aurka.
Gipuzkoako erroten eguna ospatuko dute hirugarren aldiz, eta Akinabai errota ikusteko aukera izango da, Joxe Mari Iturberekin: 10:00etatik 11:30era ibilaldi gidatua egingo da Akinabai errotatik Abaro iturburura; ondoren, ubidea jarraituz, Aldaparera (100.000 litro inguruko depositua). Ate irekiak ere egingo dira 11:00etatik 18:00etara.
Lander Garroren Faith liburua izango da mintzagai helduen euskarazko irakurleen taldean, Alaine Agirreren gidaritzapean. Han izango da idazlea ere.
Ramon Aldasoro II. Trial memoriala egingo dute bigarren aldiz, Irain motor klubak antolatuta.
Gipuzkoako bertsolari txapelketaren sailkapen faseko bigarren itzulia. Puntuazioaren arabera sailkatu diren A taldeko bertsolariek hartuko dute parte eta gai-jartzailea izango da Olatz Zuazubiskar. Sarrerak, hemen.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |