ASTROTOPAKETA: UDABERRIKO ZERUA IKUSTERA Plazan elkartu eta San Roke kale ostera joango gara. Bertan, teleskopioen bitartez eta Elgetako Astrotopaketetako zaleen azalpenak lagun, gabeko edertasunak eskaintzen dizkigun astroak behatuko ditugu: Ilargia, izarrak, konstelazioak... Euria eginez gero laburragoa eta frontoi zaharrean izango da. Eman izena: https://puntaikpunta.turismodebagoiena.com/ibilbideak/astrotopaketa-udaberriko-zerua-ikustera/
MENDI IRTEERA GIDATUA: GR-289 Hartzaren urratsa Bergara-Elgeta GR – 289 HARTZAREN URRATSA ibilbidea ezagutzeko Bergara-Arrasate etapa bi zatitan banatu dugu. Lehen zatia: Bergaran hasiko da, Santa Marina elizaren aparkaleku ondoan. Aldapan gora Goiauzora joko dugu eta Angiozarko Partaitia auzuneko baserrietatik pasatu gara Elgetako Asentzio ermitaraino. Hemendik, SL-Gi 39 Intxortako atea ibilbidea jarraituz Elgeta herrira joango gara. Ibilbibidea egiteko zuzenean Santa Marinako aparkalekura joan daiteke edo Elgetan, antolakuntzak jarri duen autobusa hartu. GR – 289 HARTZAREN URRATSA ibilbidearen Bergara-Arrasate etaparen informazio gehiago: https://www.turismodebagoiena.eus/eu/zer-egin/gr-289-hartzaren-urratsa-bergara-arrasate/ Ordua: 10:00 Bergaran, Oxirondoko aparkalekuan. (Autobusa 9:45etan aterako da Elgetatik) Irteera puntua: Elgetako rotondan autobusa hartuko dutenentzat, 9:45etan Elgetan hemen: autobus irteera. Bergarako Oxirondoko aparkalekutik aterako da: 10:00etan. Iraupena: 3 ordu inguru Zailtasuna: ertaina Eman izena: https://puntaikpunta.turismodebagoiena.com/ibilbideak/mendi-irteera-gidatua-gr-289-hartzaren-urratsa-bergara-elgeta/
NORDIC WALKING: TAILERRA ETA KARABIETARA IBILBIDEA Ekintza honek bi zati izango ditu. Hasieran, hastapen ikastaro bat egingo da Elgetako futbito zelaian eta ondoren, ikasitakoa praktikan jartzeko, ibilbide txiki bat egingo dugu non San Roke ermitatik eta, ondoren, Karabieta gainaraino helduko gara. Ibilbidea Elgetan amaituko da. Gu arduratuko gara bastoiak emateaz. Iraupena: 2 ordu inguru Ibilbidearen deskribapena: mapa Eman izena: https://puntaikpunta.turismodebagoiena.com/ibilbideak/nordic-walking-tailerra-eta-karabietara-ibilbidea/
INTXORTAKO FRONTEA EZAGUTZEKO IBILBIDE TEMATIKO GIDATUA Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, ibilbide honetan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera dago. Elgetako Memoria Historikoko Euskal Interpretazio Zentroa da ibilbide honen abiapuntua. Herrigunetik hasita, Asentzioko atsendengunera zuzenduko gara eta Intxortako atea monumentuaren aurretik igaroko gara. Gero, igoera txiki baten ostean , “la belga” puntua ezagutuko dugu eta Elgetako norabidea berriz hartuko dugu Salbador ermitara arte. Distantzia: 5 km Iraupena: 3 ordu eta erdi inguru Zailtasuna: baxua Ibilbidearen mapa: estekan ikusi Eman izena: https://puntaikpunta.turismodebagoiena.com/ibilbideak/intxortako-frontea-ezagutzeko-ibilbide-tematiko-gidatua/
BASO BAINUA ASENTZION Natura beste era batera ezagutu nahi duzu? Naturan murgilduz, eguneroko erritmo frenetikoa moteltzen laguntzen digun esperientzia da baso bainua. Naturara, etxera itzultzen lagunduko diguna. Inguruari so egin, laztandu, usaindu, dastatu, entzun... bost zentzumenak erabiliz. Erritmo pausatu batean arnasa hartu eta inguruneaz gozatu eta txunditzeko gaitasuna berreskuratzeko nahia soilik da behar dena. Asentzio atsedengunean elkartuko gara, alboan, aparkaleku bat dago. Kokapena hemen Iraupena: ordu bat eta erdi inguru Eman izena: https://puntaikpunta.turismodebagoiena.com/ibilbideak/baso-bainua-asentzion/
Puntaik Punta jaialdiaren barnean antolatu den ekintza hau ikusgarria izango da. Pump truck pistan erabiltzen aditua den pertsona batek bizikletarekin eta patinarekin erakustaldia egingo du eta segurtasun neurrien inguruko aholkuak emango dituzte. Arratsaldeko 17:30etan Elgetako Pump Truck pistan Denon parte hartzea sustatuko da. Elgetako pump truck pista
MENDI IRTEERA GIDATUA: GR-289 “Hartzaren urratsa” Arrasate-Elgeta GR – 289 HARTZAREN URRATSA ibilbidea ezagutzeko Bergara-Arrasate etapa bi zatitan banatu dugu. Bigarren zatia: Arrasateko Udala auzoko aparkalekuan hasiko da Udalaitz mendi ederraren malda jarraituz, Kanpantzarreraino helduko gara berriz gora Elgetako Asentzio ermitaraino. Hemendik, SL-Gi 39 Intxortako atea ibilbidea jarraituz Elgeta herrira joango gara. Ibilbibidea egiteko zuzenean Udala auzoko aparkalekura joan daiteke edo Elgetan, antolakuntzak jarri duen autobusa hartu. GR – 289 HARTZAREN URRATSA ibilbidearen Bergara-Arrasate etaparen informazio gehiago: https://www.turismodebagoiena.eus/es/que-hacer/gr-289-hartzaren-urratsa-bergara-arrasate/ Ikusi ibilbidearen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=3ONFNEBFi0k Eman izena: https://puntaikpunta.turismodebagoiena.com/ibilbideak/mendi-irteera-gidatua-gr-289-hartzaren-urratsa-arrasate-elgeta/
INTXORTAKO FRONTEA EZAGUTZEKO IBILBIDE TEMATIKO GIDATUA Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, ibilbide honetan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera dago. Elgetako Memoria Historikoko Euskal Interpretazio Zentroa da ibilbide honen abiapuntua. Herrigunetik hasita, Asentzioko atsendengunera zuzenduko gara eta Intxortako atea monumentuaren aurretik igaroko gara. Gero, igoera txiki baten ostean , “la belga” puntua ezagutuko dugu eta Elgetako norabidea berriz hartuko dugu Salbador ermitara arte. Eman izena: https://puntaikpunta.turismodebagoiena.com/ibilbideak/intxortako-frontea-ezagutzeko-ibilbide-tematiko-gidatua-2/
Ibilbide honetan, herriko historia eta bere eraikuntza esanguratsuenak ezagutuko ditugu. Eman izena: https://puntaikpunta.turismodebagoiena.com/ibilbideak/elgetako-bisita-gidatu-turistikoa/
2024ko Gatz Eguna ospatuko da. Azoka, mendi-irteera, kontzertuak eta beste zenbait ekintza.
Puntaik Punta 2024 Debagoieneko Bidezidorren Jaialdia Elgeta, maiatzak 10-12 bitartean https://puntaikpunta.turismodebagoiena.com/
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |