Antzuola

Irati Agirreazaldegi 2008/12/30 16:03

Omenaldi hunkigarria Juan Antonio Lizarralderi

Gabon kantuen kontzertu batekin omendu dute orain dela gutxi hil den Juan Antonio Lizarralde misiolari antzuolarra. Brasilen lanean jardun ostean herrira bueltatu zen eta herritik esan zien agur gertukoei. Orain herritarrek kantuz agurtu eta omendu nahi izan dute abadea eta eskertu nahi izan diote urtetan behartsuen eta herriaren alde egindako lana.

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzunik ez)

Irati Agirreazaldegi 2008/12/30 13:45

Neska-mutikoak areto futbolean gozatzen

Antzuolako neska-mutikoek areto futbol txapelketako finalak jokatu dituzte. Lagunen eta senideen animuekin gogoz jardun dute baloiari ostikoka. Futbol taldean laguntzaile jardundako Alfonso Castro zenaren omenez urtero antolatzen dute areto futbol txapelketa; zazpigarren aldia da aurtengoa.

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzunik ez)

Irati Agirreazaldegi 2008/12/30 13:22

Autobus zerbitzu berezia Errege bezperan

Astelehenean, urtarrilaren 5ean, Errege bezpera izanik, Antzuola eta Bergara artean autobus zerbitzu berezia izango da gauez. Bergarako Udalak ipini du zerbitzu berezia Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz.

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzunik ez)

Irati Agirreazaldegi 2008/12/23 09:27

Belar artifiziala ipini nahi dute Eztalan

Joan zen astean batzarra izan zuten Udal ordezkariek eta Gipuzkoako Futbol Federazioko presidente Juan Luis Larreak. Batzarrean Eztalako futbol zelaian belar artifiziala ipintzeko asmoa izan zuten mahai gainean.

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzunik ez)

Irati Agirreazaldegi 2008/12/19 08:17

Antzuolako eta Bergarako beteranoak Barkeroren omenezko partiduan

Bederatzigarren aldiz jokatuko dute aurten Xabier Barkeroren oroimenez partidua Gabonetan. Umeen areto futbol txapelketa ere Gabonetan jokatuko da frontoian

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzunik ez)

Agenda
Lehiaketak
Trikiti eguneko logotipo lehiaketa
2008/12/16 00:00

2009ko Trikitixa Egunerako logotipoa aukeratzeko, lehiaketa deitu dute antolatzaileek. Edozeinek parte har dezake. Derrigorrez sartu beharreko esaldia hauxe da: 'Deba Goieneko Trikitixa Eguna 2009, apirilak 25, Antzuola'. Norberak nahi beste lan egin ditzake, euskarri digitalean eta paperean, kartazal eta goitizen sistemaren bidez. Antzuolako Udal Kultura Batzordera bidali behar dira lanok. 200 euroko saria emango dute.

Antzuolako Udal Kultura Batzordea., 2008/12/16
Hitzordu gehiago [+]
Hitzordua bidali »
Sailkatuak
ETXEBIZITZAK
Errentan eman

Arrasate. Pisua ematen da errentan Ferrerias kalean. Gela bat, sukaldea, egongela eta komuna. 619 34 88 52

Etxeak osatu

Bergara. Bolu auzoan pertsona bat behar da etxebizitza osatzeko. Sukaldea erabiltzeko eskubidearekin. 670 85 86 68

LANA
Eskaerak

Arrasate. Emakume euskalduna gertu edozein lanetarako. 659 82 75 18

DENETARIK
Erosi

Klarinetea. Umeendako egurrezko klarinetea erosiko nuke. 655 74 89 19

Sailkatu gehiago [+]
Sailkatua bidali »
 
Blog komertzialak
RENOVE  PLANA Bolu Sukaldeak
RENOVE PLANA
Imajin berria/ Nueva imagen Kizkur. Ile-apaindegia. Estetika
Imajin berria/ Nueva imagen
(2 erantzun)
 

LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak