Herri Artekoak utzitako gazi-gozoak

Mireia Bikuña mai 07, 14:50 Debagoiena

Gipuzkoako Herri Arteko Pilota Txapelketak 56. aldia izan zuen pasa den egubakoitzean, hilaren 3an. Ibilbide oparoa bezain malkartsua izan dute bertan Debagoieneko herriek. Bergarak eta Arrasatek badakite zer den txapelketa irabaztea: bi eta hiru aldiz irabazi dituzte, hurrenez hurren. Aretxabaleta eta Oñati finaletan egon dira, baina sari barik geratu ziren. Oñatiarrek lautik lau galdu zituzten. Bailarako beste herri batzuek ere inoiz jokatu izan dute, baina gaur egun ez daukate ordezkaririk. Txapelketa berak utzitako gaziak eta gozoak.