Igor Leturia, Elhuyarren baitan diharduen Orai NLP teknologiak zentroko kidea izango dugu gurekin puri-purian dagoen gaia gehiago ezagutzeko eta euskarari ekarri dizkion aukeren eta mehatxuen inguruan hausnartzeko.
Igor Leturiak egingo du berba.
Pornografia, gaur egungo sexu heziketa ote? gaia landuko du Eider Goiburu Moreno adituak Treba programaren barruan.
Natalia Urteaga sexologoak eta Jaione Fernandez de Jauregi narratzaile eta poeta eskoriatzarrak eskainiko dute saioa. Debalde.
Hitzaldia: 'Digitalizacion y prevencion de fraudes' hitzaldia antolatu dute Olazar Erretiratuen Elkartekoek. Iraupena: Ordubete eta erdikoa izango da.Hizlariak: Jokin Goya eta Eila Hernandez
Gipuzkoako Erroten Eguna ospatzen da hirugarrenez eta horren barruan, Oñatiko errotei buruzko hitzaldia egingo du Tomas Igartuak gaur. Bukatutakoan, Turismo Bulegoan dagoen San Migel errota bisitatzeko aukera egongo da.
6-12 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoendako, Sexologia Zerbitzuaren eskutik. Izena emateko: 943-25 20 00.
Aitor Arregi, zinema barrutik: Pelikula bat nola egiten den izeneko hitzaldia egongo da gaur Esperientzia Gelan, Goienagusi barruan antolatuta. 'La trinchera infinita' filma hartuko dute adibide moduan.
Arizmendi Ikastolaren 20. urteurrenaren baitan solasaldia antolatu dute. Gonbidatuak izango dira: Esther Merino (Ikastolako profesionala), Mikel Lopez de Arkaute (Ikastolako gurasoa), Maialen Arratibel (Ikastolako ikasle ohia), Leire Okarantza (Ikastolako gurasoa eta kolaboratzailea eta Iñigo Iñurrategi (Mondragon taldeko heziketa kooperatiboko arduraduna).
Leintz Bailarako Ekiolak hitzaldi informatiboa egingo du eta honako gaiak landuko dituzte: Instalazio fotovoltaikoaren egoera eta hurrengo urratsak. Bazkideen argindar enpresa merkaturatzailearen aldaketaren prozesua. Behin instalazioa martxan jarri ondoren, bazkideek jasoko duten fakturaren edukiak eta azalpena.
Gazteak eta mugikorrak: zentzuzko erabilera eta osasuna saretzen izenburudun hitzaldia egingo dute Maitane Ormazabalek eta Telmo Lazkanok. Altxa Burua elkarteak eta Udalak antolatu dute.
Game Erauntsia taldeko kideek egingo dute berba, euskaraz.
Langraitz herrian dagoen Iruña-Veleiako aztarnategiaren historiaz eta bertan aurkitutako grafito eztabaidagarriei buruz arituko dira hitzaldi honetan. Hizlaria Jose Mendia Azurmendi izango da.